Min muskuloeskeletiko kronikoa, gizartearen gehiengoak jasaten du eta maiz fisioterapia bidez izaten da tratatua. Fisioterapiaz gain, oso garrantzitsua da minari buruzko pedagogia egitea ere. Min muskuloeskeletiko kronikoan sistema nerbioso zentralaren alterazio bat ematen da, non errezeptore unimodal eta polimodalek erantzun desegokiak sortzen dituzten, sentsibilizazio zentral bat eraginez. Sentsibilizazio zentrala, hipersentibilitate eragiten duen egoera fisiopatologiko bat da, non mina areagotzeko eta eragozteko bideen artean desoreka bat sortzen duen. Honen eraginez, minaren transmisioan handipen bat ematen da, garunean mina sensorialki modulatzeko garaian alterazioak ematen direlarik.