Belkoain Fisioterapia Zerbitzuan taldekako ikastaroak egiten dira, taldeak gehienez lau pertsonakoak izaten direlarik, taldekide bakoitzari jarrera posturala eta ariketak indibidualizatzeko eta zuzentzeko. Taldeen banaketa pazientearen sintomatologiaren, patologiaren edo egoeraren arabera zehazten da. Horren barruan, zoru pelbikoa indartzeko hainbat talde daude: hipopresiboak erditze ostean, erditzearen prestakuntza, pilates terapeutikoa, 5P ariketak…
Horrez gain, bizkar eskolaren printzipioak jarraitzen dituen ikastaroak ere burutzen dira. Izenak berak dioen moduan, pazienteen bizkarreko osasunaren ongizatea lortzea du helburu bere osotasunean. Hau da, paziente bakoitzera egokitutako ariketa terapeutikoaren bitartez, hobetzera bideratutako irakaskuntza-metodo bat da. Metodo horretan teknika ezberdinak konbinatzen dira: hipopresiboak, aktibazio neuromuskularra, neurodinamika-teknikak, pilates terapeutikoa, erlaxazio miofasziala… bizitza osasungarri eta ergonomikoaren gomendioekin batera. Teknika ezberdinen bitartez, pazienteak bere kontrol motorra hobetzen ikasten du, eta bere errekuperazioaren protagonista bihurtzen da, bere ingurune pertsonalean, kirolean edo lanean ariketak eta gomendioak aplikatzeari esker, horrela ariketa terapeutikoko saioetan erabilitako denbora optimizatuz.