Puntzio lehorra teknika fisioterapeutiko berritzailea da, non akupuntura orratzak erabiltzen dituen zenbait gaitz tratatzeko, batez ere min miofaszialaren sindromea. Baina akupunturarekin duen antzekotasuna hemen amaitzen da, ez dira bi teknika horiek nahastu behar. Puntzio lehorra teknika erdi inbaditzaile gisa definitzen da, orratzek larruazala igarotzen dutelako puntu-gatiloaren bila (muskuluaren eremu ahulak dira eta haztapenarekiko sentikortasun handia dute), puntu hauek, min miofaziala eragiten dute eta orratzen bitartez, min hori presionatu, desaktibatu eta minarekin amaitzea lortzen da. Puntu gatilo hori aurkitzeko, muskuluaren estimulazioa (konpresioa, uzkurdura, luzaketa eta abar) ezinbestekoa da, izan ere, estimulazio honek mina eragiten badu, puntu gatiloa dagoela ziurtatzen du.
