Lesioak prebenitzeko entrenamendua oso garrantzitsua den bezala, errekuperazioa funtsezkoa da horretarako. Presoterapia kiroleko saio gogorren ondoren atletak errekuperatzen laguntzeko erabiltzen den tresna da. Hau da, karga handiko entrenamendu fisikoa egitearen ondorioz gorputzak gastu energetiko handia jasaten duenean, presoterapiaren bitartez susperraldi azkarragoa lor dezakegu, eta, beraz, egokitzapen-prozesuak bizkortu, gaitasun fisikoa hobetuz. Presoterapian, horma bikoitzak dituzten osagarriekin egiten den presio sinkronizatu baten bidez, eremu distaletik proximalera doan masaje sekuentzial bat egiten da. Airearen konpresio eta deskonpresioa sortzen duen motor gisa definitu dezakegu presoterapia, azken finean gure organismoan ongintzako efektu batzuk eragiten dituena. Entrenamendu gogor baten ostean, normaltasunera epe laburragoan itzultzen lagunduko du, odoleko zirkulazioa eta linfatikoa hobetzen ditu eta horrekin batera, tratatutako gunean toxinak murrizten ditu, efektu lasaigarria lortuz masaje-sentsazioaren ondorioz. Horrela, atseden handiagoa lortuko dugu eta ondorioz, lesioak izateko arriskua ere txikiagoa izango da.
