Fisioterapia ariketa terapeutikoa Andoain

Ariketa terapeutikoa

Ariketa terapeutikoa gorputz-mugimenduak, gorputz-jarrerak eta jarduera fisikoak sistematikoki eta planifikatuta gauzatzea da, pazienteak baliabideak izan ditzan: alterazioak zuzentzeko edo prebenitzeko, funtzionamendu fisikoa hobetzeko, indartzeko, osasunerako arrisku-faktoreak prebenitzeko edo gutxitzeko, ongizatea eta egokitzapen fisikoa optimizatzeko. Fisioterapiaren barruan terapia manualarekin batera funtsezko teknika da, eta bereziki garrantzitsua tratamenduetan, helburu terapeutiko zein prebentiboarekin. Ikerketa zientifiko ugarik frogatu dute errehabilitazioko terapia aktiboko programa honen eraginkortasuna fisioterapia-tratamenduaren zati gisa.