Fisioterapia Stretching Global Aktiboa

Stretching Global Aktiboa

SGA, errehabilitaziorako RPGaren tresna bat geihago da. Stretching Global Aktiboa (SGA), RPG-tik sortu zen, azken hau 1980an Philippe Souchardek sortu zuelarik. Ph. Souchardek gorputzari entzutearen, sentsibilitatea garatzearen eta behaketa pertsonalaren zentzuari egiten dio erreferentzia. SGAk bat egiten du RPGren printzipioekin, horregatik, bestelako luzatze klasikoen praktikatik, yoga edo indartze tradizionala bezalako beste edozein diziplinaren praktikatik bereizten da, eta oinarri horiek dira, halaber, tresna bat gehiago izatea ahalbidetzen diotenak, prebentzio-, errehabilitazio- eta mantentze-ikuspegiarekin. SGA muskulu-kateen bidezko lana da. Kate horiek gure jarduera hegemonikoak, automatikoak edo erdiautomatikoak arautzen dituzte, hala nola arnasketa, elikadura eta bipedestazioa. Funtzio horiek muskulatura estatikoak gehiegi babesten ditu.