Fisioterapia Kinesiotaping

Kinesiotaping

Asian, Japonian eta Korean, 1970eko hamarkadan Kenzo Kase doktorearen eskutik sortutako bendaje-metodo bat da. Bere metodoan lehenesten dena lokomozio-aparatuaren minik gabeko mugikortasun handiagoa lortzea da. Zinta elastikoa da, kotoizkoa %100ean eta bigarren larruazal baten antzera jokatzen du, bere lodiera, pisua eta eslastikotasuna gizakiarenaren oso antzekoak baitira. Bendaren elastikotasuna dela eta, jolasteko, konbinatzeko, zuzentzeko, luzatzeko, laburtzeko, altxatzeko, drainatzeko… aukera ematen du, helburuaren arabera. Erabiltzen dugun teknikaren arabera,  zimur batzuk agertu daitezke bendaian, (tolestura bereizgarri batzuk), “konbulazio” gisa ezagutzen direnak. Benda gaizki jarri izanaren sentsazioa eman dezakete zimur hauek, baina guztiz kontrakoa, bendaia ondo jarri dela berresten dutenak. Tolestura horien ondorioz, larruazala altxatzea eta zonaldeko baskulazioa handitzea lor dezakegu eta informazio egokia zonalde mingarrira bidali. Benda batekin 8 teknika erabil ditzakegu: muskularra, fasziala, linfatikoa, mekanikoa, artikularra, segmentala, espaziokoa, lotailuarena eta tendoiarena. Horrela, 5 efektu lortu ahal izango ditugu tonuan, analgesian, drainatzean, artikulazioen euskarrian eta neuro-erreflexuan.