
Aitor
Aitor Sarasola Astigarraga naiz, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoan 714. elkargokidea. Zaragozako Unibertsitatean burutu nituen Fisioterapia ikasketak 2002-2003. urteko promoziokoa naizelarik. Bestalde, Gorputz ekintzetan eta Kirol Animazioan sustatzaile goi mailako titulua ere lortu nuen 1999-2000. urteko promoziokoa naizelarik. Ikasketak bukatu bezain laister Andoaingo Belkoain Fisioterapia Zerbitzuan hasi nintzen lanean, 2006. urtetik bertako arduradun izan naizelarik. 2011-2015 urte tartean Euskadiko Mendi Eskiko Selekzioko fisioterapeuta bezala jardun nuen. Urte hauetan espezialitate ezberdinetan formatzen joan naiz, ala nola: ariketa terapeutikoan, EPTE+ECO, puntzio lehorra, obstetrizia, Eskuzko drenaje linfatikoan, terapia manualean…

Leire
Leire Amenabar Zavala naiz, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoan 4494. elkargokidea. 2020-2024 promozioan Nafarroako Unibertsitatean Publikoan (Tutera) graduatu nintzen. Ikasketak burutzen nituen bitartean Pilates metodoan espezializatu nintzen. Horrez gain, Puntzio Lehorra eta 5P metodoaren formakuntza jaso dut. 2024-eko irailaz geroztik, Andoaingo Belkoain Fisioterapia Zerbitzuan nago lanean.