Neurodinamiaren oinarriak Butler eta cols-ek idatziak dira, posizionamentu eta artikulazio ezberdinen mobilizazioen bidez estruktura neuralak mobilizatzean datzan, horrela nerbioaren inguruan deskonpresio bat lortuz. Gainera, mobilizazio honek, nerbioaren kondukzioa errezten du eta nerbioaren odol emaria ere hobetzen du. Laburbilduz, nerbioaren berritze eta sendatzean laguntzen du. Neurodinamiaren bidez, fisioterapeutok nerbio sistemaren osasuna eta pazientearen sintometan duen eragina baloratzen da lehenik eta ondoren tratatu. Arrazonamendu klinikoaren bitartez, pazienteen zenbait min ulertarazten laguntzen du neurodinamiak, keinu jakin batzuek edo egoteko modu jakin batzuek sortarazitakoak. Balorazioa egin ondoren, sintoma neuropatikoak gutxitzea errazten du nerbio sistemaren mobilizazioen bidez.
