5P metodoaren jatorria Propiozepzio Pelbiperineala terminotik dator. Chantal Fabre-Clergue, Frantziako emagin eta sexologa ezaguna da metodo honen sortzailea.
Helburua norberaren gorputzaren eta orekaren (propiozepzio-zentzumenaren) kontzientzia lantzea da, enbor baten gainean egiten diren ariketen bidez jarrera hobetu ahal izateko.
Zoru pelbikoaren ber-heziketarako erabiltzen den metodo hau. Zoru pelbikoaren giharrak, faja abdominala eta oro har gorputzaren jarrera posturala errehabilitatzeko, tonifikatzeko eta hobetzeko tresnarik osoenetariko bat da.